AGURRA

Ondo etorri guztiak. Orri honetan institutuko egunetik egunera sortzen diren berriak, abisuak, informazio- elkartrukatzeak hemen eskegitzea dugu helburua; beraz, parte hartzeko gonbidatuta zarete, denon iritzia eta erakarpenak baliotsua dira eta.

2011/05/24

Toledo bisitatu

ARCE proiektuaren amaiera Toledon izan dugu. El Greco institutuko ikasle eta irakasleekin izan ginen hiru egunean zehar eta hiri horren historia, arte eta egungo egoera hobeto ezagutzeko aukera izan dugu. Errobotika taldean jarduten duten 3. DBH ikasleak egin dute bidaia eta harremanak estutuz joan dira egunak pasa ahala.

2011/05/08

IES "El GRECO" ikasleen bisita

Apirilaren hasieran, 4 eta 5ean, Toledoko "El Greco"institutuko ikasle eta irakasle multzo bat bisitatu gaitu. Errobotika proiektu komun batean sartuta gaudenez – ARCE motakoa- elkarrekin lan egin dute bi zentroko ikasleak. Horrez aparte, Bilbo Handiko hainbat gune bisitatu zituzten: Bizkaia zubia, Getxoko hondartza eta portua, Guggenheim, Bilboko alde zaharra eta Enkarterriko esparru batzuk. Bisita bueltatuko diegu maiatzaren aurrea azken astean.

korrika-17

Zalla BHI eta MimetizLH ikastetxeak 2011ko Korrikaren kilometro bana hartu dituzte. Mimetiz, Zallako erdigunetik, pasatu ziren ondoko bideoan ikusten den legez.

2011/05/02

Euskara eguna

Apirilaren 1.an Euskara eguna ospatu genuen. Denetariko jarduerak prestatu eta burutu egin genituen: klaseko banaren bideoak, lehieketak, herri kirolak, dantzak, bertsoak, ez uztekoak, taloak eta hamaiketakoak... horrez gain, bi zentroekin ikasle trukatzeak egin genituen eta data horretan haien ikasleak bertan izan ziren. Bai Arratiako Igorre institutukoak zein Berako Toki Onakoak parte hartu zuten hainbat jardueretan. Ondoko bideoan giro sumatu daiteke