Kristina Sierra Etxenausiak Granadako ihardunaldetan parte hartu du Mari Cruz Colemerorekin, Uribe Kosta BHIko Gaztelera irakaslea Aurkeztu zuten lana Hizkuntza Trataera Bateratua Proiektuarekin ba zuen zer ikusirik, baina bereziki IKT baliabideak erabiliz. Hurrengo aurkezpenean ikus ahal dira haien hitzaldiaren ildoa.
AGURRA
Ondo etorri guztiak. Orri honetan institutuko egunetik egunera sortzen diren berriak, abisuak, informazio- elkartrukatzeak hemen eskegitzea dugu helburua; beraz, parte hartzeko gonbidatuta zarete, denon iritzia eta erakarpenak baliotsua dira eta.
2011/10/13
2011/05/24
Toledo bisitatu
ARCE proiektuaren amaiera Toledon izan dugu. El Greco institutuko ikasle eta irakasleekin izan ginen hiru egunean zehar eta hiri horren historia, arte eta egungo egoera hobeto ezagutzeko aukera izan dugu. Errobotika taldean jarduten duten 3. DBH ikasleak egin dute bidaia eta harremanak estutuz joan dira egunak pasa ahala.2011/05/08
IES "El GRECO" ikasleen bisita
Apirilaren hasieran, 4 eta 5ean, Toledoko "El Greco"institutuko ikasle eta irakasle multzo bat bisitatu gaitu. Errobotika proiektu komun batean sartuta gaudenez – ARCE motakoa- elkarrekin lan egin dute bi zentroko ikasleak. Horrez aparte, Bilbo Handiko hainbat gune bisitatu zituzten: Bizkaia zubia, Getxoko hondartza eta portua, Guggenheim, Bilboko alde zaharra eta Enkarterriko esparru batzuk. Bisita bueltatuko diegu maiatzaren aurrea azken astean.
korrika-17
Zalla BHI eta MimetizLH ikastetxeak 2011ko Korrikaren kilometro bana hartu dituzte. Mimetiz, Zallako erdigunetik, pasatu ziren ondoko bideoan ikusten den legez.
2011/05/02
Euskara eguna
Apirilaren 1.an Euskara eguna ospatu genuen. Denetariko jarduerak prestatu eta burutu egin genituen: klaseko banaren bideoak, lehieketak, herri kirolak, dantzak, bertsoak, ez uztekoak, taloak eta hamaiketakoak... horrez gain, bi zentroekin ikasle trukatzeak egin genituen eta data horretan haien ikasleak bertan izan ziren. Bai Arratiako Igorre institutukoak zein Berako Toki Onakoak parte hartu zuten hainbat jardueretan. Ondoko bideoan giro sumatu daiteke
2011/03/29
Txirrindularekin jarraituz
Institutuak txirrindularitzarekin erlazionatutako ekintza ugari egin du maila guztietan, azken asteetan. Ikuspuntu ezberdinetatik jorratu dira gaiak: elikaduraz, bide heziketaz, eta abar. Oraingo honetan, 3. DBHko ikasleak Zallako belodromora joan dira bertan bere forma eta jaiotasuna frogatzeko.
![]() |
| Txirrindulak hartu berriak, martxa hasi |
Kasualitatez, joan den asteburuan atera zen hedabidetan kirol berri bat: Zallako gazte talde batek irabazi zuela belodromoko froga batean Bizkaia mailan. Ea aprobetxatzen den instalazioa!!!
2011/03/23
Euskara astea
Martxoaren azken astean jarduera ugari egingo dira institutan euskara sustatzeko. Alde batetik, Berako Toki Ona institutuko ikasleak bisitatuko gaituzte asteazkenetik ostiralera bitartean. Hirugarren mailako ikasleekin trukaketa bat egingo dute haiekin. Beste aldetik, Arratiako institutuko ikasleak laugarren mailako ikasleekin beste truke bat egingo dute ostegun eta ostiraletan.
Ostegunean Erreka jatetxean ospatuko dugu aurtengo BERTSO BASKARIA, Beñat Ugartetxea eta Arkaitz Estiballez bertsolariekin. Ostiralean berriz, euskal jaia: kirolak, janaria, ezustekoak, eta abar dena borobiltzeko eta ongi pasatzeko.
![]() |
| Estiballez, Zallako Bertso eskolako irakasle eta Bizkaiko txapelduna |
Suscribirse a:
Entradas (Atom)


